Gaur egun
ingurugiroarekin erlazionatuta dauden arazo asko, kutsadura mota honekin
erlazionatuta daudelako. Askotan ingurugiro aldaketei buruz hitz egiten
entzuten dugunean, aipatzen dituzten traba edo arazo kaltegarri horiek
atmosferaren kutsadurarekin erlazionatuta egon ohi dira; gure
ingurugiroa kaltetzen duten beste arazo asko alde batera utziz.
Esatekoa
da atmosferaren kutsadura batez ere produktu sekundario solido, likido
eta gaseosoetatik datorrela. Era berean, gizakiaren osasuna eta
ingurugiroa bera arriskuan jartzen dituzten hondakinak ere eragiten
dituzte; material desberdinek eraginda. Airearen kalitatea asaldatzen
dute eta horrekin, ingurugirora arrisku larriak ekarri, edota
pertsonentzat mina edo ondoeza larria eragin.
Gizakien
jarduera guztiak, giza materiaren metabolismoa eta lur azpian edota
azalean gertatzen diren fenomeno naturalak, gas, lurrun, errauts eta
aerosolen isurketekin bat datoz. Hauek atmosferan hedatu edo
zabaltzerakoan, ziklo biogeokimiko desberdinekin integratu egiten dira
eta Lurrean garatzen dira.
Frekuentziarekin,
kutsatzaile naturalak giza jardueren ondorioz suertatzen diren
produktuak baino kantitate handiagoan gertatzen dira. Baina horrez
gain, gizakiok eragindako kutsatzaileak mehatxu handiagoa eragiten
dutela badakigu, biosferan denbora asko irauten dutelako. Oraintxe
bertan esan bezala, airea kutsatzen duten kutsatzaileak naturalak zein
giza jarduerak eragindakoak izan daitezke. Airean eragiten dituzten
kutsatzaile naturalak hurrengoak dira: sumendiak, basoetako suak, haizeteak, landareak (biziak) landareak (deskonposatzen ari direna, lurzorua, itsasoa.
Substantzia
hauek nola eratzen diren kontuan harturik, bi taldetan klasifika
ditzakegu: kutsatzaile primarioak eta sekundarioak hain zuzen ere eta
jarraian hauen desberdintasunak aipatuko ditut.
*Kutsatzaile primarioak:
Kutsatzaile primarioak, atmosferara zuzenean isurtzen diren substantzia
kutsatzaileak dira eta hauek iturri desberdinetatik datozela esan
genezake.
*Kutsatzaile sekundarioak:
Ez dira zuzenean foku igorleetatik atmosferara isurtzen; baizik eta
transformazio eta erreakzio kimiko edo fotokimikoen ondorioz isurtzen
dira.
Aurretik esan bezala, kutsadura atmosferikoak hainbat efektu eragiten ditu; hala nola, gizakien osasunean, landareetan, materialetan, ikuspenaren inguruan eta globalean. Hauek guztiak kontuan hartzekoak dira; baina efektu globalak dira gehien kezkatzen gaituzten arazoak eta askotan horiei buruz hitz egiten entzun dugu. Horien artean, euri azidoa, negutegi efektua, etab. daude; eta horiei buruz hurrengo egunetan hitz egingo dizuet; nahiz eta askotan horiei buruz gauzak entzun, askotan nola sortzen diren edo zergatik gertatzen diren jakiten ez dugulako, eta horiei buruz gehiago jakitea gustatuko litzaidake.