viernes, 30 de octubre de 2015

KUTSADURA ATMOSFERIKOA

Gaur egun ingurugiroarekin erlazionatuta dauden arazo asko, kutsadura mota honekin erlazionatuta daudelako. Askotan ingurugiro aldaketei buruz hitz egiten entzuten dugunean, aipatzen dituzten traba edo arazo kaltegarri horiek atmosferaren kutsadurarekin erlazionatuta egon ohi dira; gure ingurugiroa kaltetzen duten beste arazo asko alde batera utziz. 
 
Esatekoa da atmosferaren kutsadura batez ere produktu sekundario solido, likido eta gaseosoetatik datorrela. Era berean, gizakiaren osasuna eta ingurugiroa bera arriskuan jartzen dituzten hondakinak ere eragiten dituzte; material desberdinek eraginda. Airearen kalitatea asaldatzen dute eta horrekin, ingurugirora arrisku larriak ekarri, edota pertsonentzat mina edo ondoeza larria eragin.
Gizakien jarduera guztiak, giza materiaren metabolismoa eta lur azpian edota azalean gertatzen diren fenomeno naturalak, gas, lurrun, errauts eta aerosolen isurketekin bat datoz. Hauek atmosferan hedatu edo zabaltzerakoan, ziklo biogeokimiko desberdinekin integratu egiten dira eta Lurrean garatzen dira.
Frekuentziarekin, kutsatzaile naturalak giza jardueren ondorioz suertatzen diren produktuak baino kantitate handiagoan gertatzen dira. Baina horrez gain, gizakiok eragindako kutsatzaileak mehatxu handiagoa eragiten dutela badakigu, biosferan denbora asko irauten dutelako. Oraintxe bertan esan bezala, airea kutsatzen duten kutsatzaileak naturalak zein giza jarduerak eragindakoak izan daitezke. Airean eragiten dituzten kutsatzaile naturalak hurrengoak dira: sumendiak, basoetako suak, haizeteak, landareak (biziak) landareak (deskonposatzen ari direna, lurzorua, itsasoa.
Substantzia hauek nola eratzen diren kontuan harturik, bi taldetan klasifika ditzakegu: kutsatzaile primarioak eta sekundarioak hain zuzen ere eta jarraian hauen desberdintasunak aipatuko ditut.
*Kutsatzaile primarioak: Kutsatzaile primarioak, atmosferara zuzenean isurtzen diren substantzia kutsatzaileak dira eta hauek iturri desberdinetatik datozela esan genezake.
*Kutsatzaile sekundarioak: Ez dira zuzenean foku igorleetatik atmosferara isurtzen; baizik eta transformazio eta erreakzio kimiko edo fotokimikoen ondorioz isurtzen dira.

Aurretik esan bezala, kutsadura atmosferikoak hainbat efektu eragiten ditu; hala nola, gizakien osasunean, landareetan, materialetan, ikuspenaren inguruan eta globalean. Hauek guztiak kontuan hartzekoak dira; baina efektu globalak dira gehien kezkatzen gaituzten arazoak eta askotan horiei buruz hitz egiten entzun dugu. Horien artean, euri azidoa, negutegi efektua, etab. daude; eta horiei buruz hurrengo egunetan hitz egingo dizuet; nahiz eta askotan horiei buruz gauzak entzun, askotan nola sortzen diren edo zergatik gertatzen diren jakiten ez dugulako, eta horiei buruz gehiago jakitea gustatuko litzaidake.
 

No hay comentarios.:

Publicar un comentario