jueves, 10 de diciembre de 2015

ARGI KUTSADURA


Argi artifizialen erabilera ohikoa eta arrunta bilakatu zen heinean, ordura arte zuten eguzkiarekiko mendekotasuna gutxitu egin zuen gizakiak.

Aurrekoarekin batera, kaleetako argiteria elektrikoak aukera eman zuen jarduera anitz gauez egiteko. Horrek zeharo aldatu zuen jendearen bizimodua.


Gaur egun, baina, ingurumen arazo bihurtu da hirietako argi artifizialen erabilera neurrigabekoa eta desegokia baita. Kale eta errepideetako argiek neurriz gain argitzen dute atmosfera, eta zeruaren iluntasun naturala oztopatzen. Horri esaten zaio argi-kutsadura.

ERAGINAK

Faroletako argiek hainbat kalte eragiten dute: egoki zuzendu gabeko argiak-argi arrotza-, esaterako, etxeetan sartu eta gizakiaren osasunari egin diezaioke kalte, lo falta, estresa, etab. eraginez.

Ikusmen arazoak ere sortzen ditu argi arrotzak, begietara zuzenean bideratuz gero, eta gidari eta oinezkoen bide segurtasuna kaltetzen du.

Nabarmen kaltetzen ditu bizi jarduera gauez duten animaliak. Izan ere, hirietan sortutako argi kutsadurak kilometro askora dauden ingurune naturalak argitzen ditu, eta gaueko animalien bizimodua oztopatzen, iluntasunik gabe bizitzera behartuz. Zientzialari askoren ustez, espezie askoren galera ekar dezake luzarora.


Nire kasuan, beti entzun dut argi kutsadura gero eta larriagoa dela eta eragin handiak dituela, baina ez da izan asteburu honetara arte noiz ohartu egin naizen zein puntutara iristen den kutsadura horrek. Kontua da, pasadeen igandean, nire herrian (las karreras)  izugarrizko haizea egiten zuela, eta argia Joan egin zen herri osoan.  Lagunekin lokalean nengoela, etxera bueltatzea erabaki nuen eta noski, guztiz guztiz ilunpean zegoen herria, ez zen baterre ikusten. Etxera sartzerakoan, begirada altzatu, zerura begiratu nuen,  eta argazki hau egiteko aukera izan nuen:



Hau ikusteak, txundituta utzi ninduen, izan ere, argi hori, inguruko herrien argi kutsadura da, momento horretara arte, ez nion garrantzia handirik ematen argi kutsadurari, baina argi dago egoera, uste dugun baino txarrago dagoela.

No hay comentarios.:

Publicar un comentario