Pekin, munduko hiririk garatuenetarikoa da, eta horrekin batera, hiririk kutsatuenetarikoa ere.
Kutsadura horrek, hiria alerta gorrian jarri du, izan ere, aireko mikropartikula kutsakorrak, osasunerako kaltegarriak diren baino 10 aldiz handiagoak aurkitu dira. Gainera, begibistakoa da. Hiri osoa laino gris batez estalita dago, gehiegizko gasen metaketaren ondorioa dena
Egoera horretan, hainbat neurri zorrotz hartu behar izan dira, eta hiria paralizatu egin da:
- Hiriko lantegiak paralizatu dira, hau da, itxita mantendu dira edo mantenduko dira kutsadura jaitsi arte
- Autoen erregulazioa egin da, hau da, auto pribatuen erdiak baino ezin du zirkulatu.
- Jendea kalera ez irteteko gomendioa eman du gobernuak.
- Ikastola gehienak itxi dira.
- Obrak,gelditu egin dira.
Pekin, benetan egoera kexkagarrian egon den lehenengo hiria izan da, eta aurre egiteko guztiz paralizatua izan da.
Arazoak konpontzeko neurriak hartu baino, arazoak ekiditeko neurriak hartu beharko ziren. Izan ere, arazoa behi izanda, konpontzeko modurik ez badago... zer egingo dugu?
Kontzientzia har dezagun, beranduegi izan baino lehen!!!!!!
#cambiaelcambio
No hay comentarios.:
Publicar un comentario