Natura babestuz
jueves, 17 de diciembre de 2015
sábado, 12 de diciembre de 2015
PEKINEKO EGOERA
Pekin, munduko hiririk garatuenetarikoa da, eta horrekin batera, hiririk kutsatuenetarikoa ere.
Kutsadura horrek, hiria alerta gorrian jarri du, izan ere, aireko mikropartikula kutsakorrak, osasunerako kaltegarriak diren baino 10 aldiz handiagoak aurkitu dira. Gainera, begibistakoa da. Hiri osoa laino gris batez estalita dago, gehiegizko gasen metaketaren ondorioa dena
Egoera horretan, hainbat neurri zorrotz hartu behar izan dira, eta hiria paralizatu egin da:
- Hiriko lantegiak paralizatu dira, hau da, itxita mantendu dira edo mantenduko dira kutsadura jaitsi arte
- Autoen erregulazioa egin da, hau da, auto pribatuen erdiak baino ezin du zirkulatu.
- Jendea kalera ez irteteko gomendioa eman du gobernuak.
- Ikastola gehienak itxi dira.
- Obrak,gelditu egin dira.
Pekin, benetan egoera kexkagarrian egon den lehenengo hiria izan da, eta aurre egiteko guztiz paralizatua izan da.
Arazoak konpontzeko neurriak hartu baino, arazoak ekiditeko neurriak hartu beharko ziren. Izan ere, arazoa behi izanda, konpontzeko modurik ez badago... zer egingo dugu?
Kontzientzia har dezagun, beranduegi izan baino lehen!!!!!!
#cambiaelcambio
"CAMBIA EL CAMBIO"
Gure planetaren egoerari konponbidea bilatzearren, "cambia el cambio" kampaia sortu da. Horren bidez, mundua kontzientatu eta elkartu nahi da, aldaketa klimatikoari aurre egiteko.
jueves, 10 de diciembre de 2015
ARGI KUTSADURA
Argi artifizialen erabilera ohikoa eta arrunta bilakatu zen
heinean, ordura arte zuten eguzkiarekiko mendekotasuna gutxitu egin zuen
gizakiak.
Aurrekoarekin batera, kaleetako argiteria elektrikoak aukera
eman zuen jarduera anitz gauez egiteko. Horrek zeharo aldatu zuen jendearen
bizimodua.
Gaur egun, baina, ingurumen arazo bihurtu da hirietako argi
artifizialen erabilera neurrigabekoa eta desegokia baita. Kale eta
errepideetako argiek neurriz gain argitzen dute atmosfera, eta zeruaren
iluntasun naturala oztopatzen. Horri esaten zaio argi-kutsadura.
ERAGINAK
Faroletako argiek hainbat kalte eragiten dute: egoki zuzendu
gabeko argiak-argi arrotza-, esaterako, etxeetan sartu eta gizakiaren osasunari
egin diezaioke kalte, lo falta, estresa, etab. eraginez.
Ikusmen arazoak ere sortzen ditu argi arrotzak, begietara
zuzenean bideratuz gero, eta gidari eta oinezkoen bide segurtasuna kaltetzen
du.
Nabarmen kaltetzen ditu bizi jarduera gauez duten animaliak.
Izan ere, hirietan sortutako argi kutsadurak kilometro askora dauden ingurune
naturalak argitzen ditu, eta gaueko animalien bizimodua oztopatzen, iluntasunik
gabe bizitzera behartuz. Zientzialari askoren ustez, espezie askoren galera
ekar dezake luzarora.
Nire kasuan, beti entzun dut argi kutsadura gero eta larriagoa
dela eta eragin handiak dituela, baina ez da izan asteburu honetara arte noiz
ohartu egin naizen zein puntutara iristen den kutsadura horrek. Kontua da,
pasadeen igandean, nire herrian (las karreras) izugarrizko haizea egiten zuela, eta argia Joan
egin zen herri osoan. Lagunekin lokalean
nengoela, etxera bueltatzea erabaki nuen eta noski, guztiz guztiz ilunpean
zegoen herria, ez zen baterre ikusten. Etxera sartzerakoan, begirada altzatu, zerura begiratu nuen, eta argazki hau egiteko aukera izan nuen:
Hau ikusteak, txundituta utzi ninduen, izan ere, argi hori,
inguruko herrien argi kutsadura da, momento
horretara arte, ez nion garrantzia handirik ematen argi kutsadurari, baina argi
dago egoera, uste dugun baino txarrago dagoela.
viernes, 13 de noviembre de 2015
POLOAK URTZEA
Aurreko sarreran azaldu bezala, gehiegizko kutsadurak hainbat eragin ditu, horien artean kexkagarriena berotegi efektua da.
Berotegi horren ondoriorik latzenetarikoa poloen urketa da.
Poloak urtzea, planetari sakon eragiten dion fenomenoa da, eta hainbat efektu ditu:
- Urte batzuk barru, poloak desagertuko dira, eta beraz, itsasoaren mailak gora egingo du.
- Kostaldean bertan dauden herri asko urpean geratuko dira. Eta gendea, haren etxeetatik ihes egin beharko du.
- Poloetan bizi diren animalia guztiak, migratu beharko dute, edo bestela, klima berri horretara egokitu.
- Gainera, zientifiko batzuen ikerketan oinarrituz, gure planetak, esfera forma galduko du, izan era urtutako urak ekuatorearen mailan pilatuta geldituko baitzen.
INPLIKATU GAITEZEN POLOEN SALBAKUNTZAN! GUZTIOK BATERA BAGAUDE ERRAZAGO IZANGO DA!
viernes, 30 de octubre de 2015
KUTSADURA ATMOSFERIKOA
Gaur egun
ingurugiroarekin erlazionatuta dauden arazo asko, kutsadura mota honekin
erlazionatuta daudelako. Askotan ingurugiro aldaketei buruz hitz egiten
entzuten dugunean, aipatzen dituzten traba edo arazo kaltegarri horiek
atmosferaren kutsadurarekin erlazionatuta egon ohi dira; gure
ingurugiroa kaltetzen duten beste arazo asko alde batera utziz.
Esatekoa
da atmosferaren kutsadura batez ere produktu sekundario solido, likido
eta gaseosoetatik datorrela. Era berean, gizakiaren osasuna eta
ingurugiroa bera arriskuan jartzen dituzten hondakinak ere eragiten
dituzte; material desberdinek eraginda. Airearen kalitatea asaldatzen
dute eta horrekin, ingurugirora arrisku larriak ekarri, edota
pertsonentzat mina edo ondoeza larria eragin.
Gizakien
jarduera guztiak, giza materiaren metabolismoa eta lur azpian edota
azalean gertatzen diren fenomeno naturalak, gas, lurrun, errauts eta
aerosolen isurketekin bat datoz. Hauek atmosferan hedatu edo
zabaltzerakoan, ziklo biogeokimiko desberdinekin integratu egiten dira
eta Lurrean garatzen dira.
Frekuentziarekin,
kutsatzaile naturalak giza jardueren ondorioz suertatzen diren
produktuak baino kantitate handiagoan gertatzen dira. Baina horrez
gain, gizakiok eragindako kutsatzaileak mehatxu handiagoa eragiten
dutela badakigu, biosferan denbora asko irauten dutelako. Oraintxe
bertan esan bezala, airea kutsatzen duten kutsatzaileak naturalak zein
giza jarduerak eragindakoak izan daitezke. Airean eragiten dituzten
kutsatzaile naturalak hurrengoak dira: sumendiak, basoetako suak, haizeteak, landareak (biziak) landareak (deskonposatzen ari direna, lurzorua, itsasoa.
Substantzia
hauek nola eratzen diren kontuan harturik, bi taldetan klasifika
ditzakegu: kutsatzaile primarioak eta sekundarioak hain zuzen ere eta
jarraian hauen desberdintasunak aipatuko ditut.
*Kutsatzaile primarioak:
Kutsatzaile primarioak, atmosferara zuzenean isurtzen diren substantzia
kutsatzaileak dira eta hauek iturri desberdinetatik datozela esan
genezake.
*Kutsatzaile sekundarioak:
Ez dira zuzenean foku igorleetatik atmosferara isurtzen; baizik eta
transformazio eta erreakzio kimiko edo fotokimikoen ondorioz isurtzen
dira.
Aurretik esan bezala, kutsadura atmosferikoak hainbat efektu eragiten ditu; hala nola, gizakien osasunean, landareetan, materialetan, ikuspenaren inguruan eta globalean. Hauek guztiak kontuan hartzekoak dira; baina efektu globalak dira gehien kezkatzen gaituzten arazoak eta askotan horiei buruz hitz egiten entzun dugu. Horien artean, euri azidoa, negutegi efektua, etab. daude; eta horiei buruz hurrengo egunetan hitz egingo dizuet; nahiz eta askotan horiei buruz gauzak entzun, askotan nola sortzen diren edo zergatik gertatzen diren jakiten ez dugulako, eta horiei buruz gehiago jakitea gustatuko litzaidake.
GEHIEGIZKO BASO UZTIAKETA
Giza jarduera asko, hala nola, nekazaritzako eta abeltzaintzako jardueren gehiegizko ustiapena, zuhaitzak kontrolik gabe botatzea, basoen luberritzea etab, aldaketa handiak eragiten ari dira natur ingurunean eta landare-masa agortzen ari da. Horrek, ekosistemaren desoreka, eta desagerpena eragingo luke.
Beraz, hau kontua izanik, zure egunerokoan ahal duzun moduan lagundu. Ez alferrik erabili horriak, eta birziklatu ahal duzuen einean. Etorkizuneko jendea, guk disfrutatu dugun moduan goza dezaten!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)